XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ezpata miragarria.Ming dinastiaren azkenerantza, Shantung lurraldea bidalapurrez josia eta hatsitua subertatu zan eta elde honi aurre egiteko herri guztiak gerrariak ugaritzeko beharrean aurkitu ziran.
Lapur bat harrapetan zan bakotxean hotsean izaten zan urkatua.
Baegoan Txan tx'iu eritxan herrian ezpata zorrotz bat eukan gerrari bat.
Erabilten eban bakotxean hazea urratu eta hazur-haragirik ez ebala ikutzen irudian.
Behin hamar bidalapur hatxitu eta Txan tx'iu-ko agintarien aurrera eroan zituen.
Harrapatuetariko batek ezpata zorrozduna ezagutu eta apal-apal egin eutsan berba.
- Zure ezpata hain zorrotza dala esaten da, eze kolpu bakar batez ebagi daike gizon baten burua.
Beharbada zeuk ebagi daikedazu.
- Baleiteke
Ez zakidaz aldendu behin ere.
Lapurra gerrariaren ondorik joan zan urkamendiraino Gerrariak ezpata biluztu, hazatu eta begi itxi-iregi baten moztu eutsan burua.
Burua jira eta bira joian eta bueltaka ebilan bere ahotik honako au atera zenean: Ezpatearen zorrotza!.